Teknologia berrietako
eta IT arloko soluzioak

WELCOME | BIENVENIDO | BENVINGUTS | ONGI ETORRI                                                                                

nabarmentzekoak

PANVIEW IQ®: Azpiegitura pasiboaren erabateko kudeaketa

PANDUIT®ek PANVIEW IQ® kable-sarearen kudeaketa adimentsuko sistema eskaintzen dizu. Merkatuko sistema bakarra da adabatzearen segurtasuna %100ean bermatzen duena, eta PIM® azpiegitura fisikoaren kudeaketarako plataforma globalean integraturik dago.

APC® by Schneider Electricen euspen termikoa

APC® by Schneider Electricen Bastidoreen Airearen Euspen Sistema aurkezten dugu hotz-bero pasilloaren itxituraren alternatiba gisa. RACS-a NetShelter® SX armairuekin eta APC®ren InRow® hozte-unitateekin funtzionatzen duen sistema modularra da. Haiei esker hoztearen aurreikuspen, gaitasun eta eraginkortasun gorena lortzen da.

AMX®ek RMS Enterprise kudeaketa-plataforma abiarazi du

AMX┬«ek iragarri du merkatura aterako duela Resource Management Suite┬« (RMS) EnterpriseÔäó izeneko Baliabide Kudeaketarako softwarea. RMS-k ekipoak urrunetik kudeatzen ditu kontrol-panel baten bidez. Hala kudeaketaren zentralizazioa eta ikus-entzunezko ekipoen kontrola errazten du, eta baita argiarena, klimatizazioarena eta eraikinaren beste funtzioena ere.

LEONI-KERPENen ELine 500® plus berria

LEONI-KERPENek ELine 500® plus berria merkaturatu du. Prestazio handiko RJ45 konektore modular berria da eta, ekoizle aleman honen produktu guztiek bezala, nazioarteko estandarrak betetzen ditu Cat. 6A (IEC 60603-7-51; ISO/IEC 11801 Amendment 2) araudiaren arabera. 500 Mhz arteko gaitasuna du.

┬ę 2011. Vydektra S.L.