Teknologia berrietako
eta IT arloko soluzioak

WELCOME | BIENVENIDO | BENVINGUTS | ONGI ETORRI                                                                                

nor gara

VYDEKTRA automatizazio teknologian, eraginkortasun energetikoan eta komunikazioan espezializaturiko enpresa da eta haren taldea IKT sektorean esperientzia handiko profesionalez osaturik dago.

Ondorengo oinarriak ditu gure enpresak: gure taldearen prestakuntza eta bizitza kalitatea, gure bezeroen asetasuna, ekoizle nagusiekin aliantza estrategikoak sortzea eta lurraren eta haren baliabideak zaintzea.

Telekomunikazio eta sareetan dugun esperientzia handiari esker, ezagutzen ditugu gure bezeroen oinarrizko beharrak eta GRUPO ELEKTRAn integraturik gaudenez, erronka garrantzitsuei aurre egiteko aukera dugu. Gure hazkunde iraunkorraren gakoa berrikuntza eta zerbitzuaren kalitatean datza.

Gure taldea gaztea eta arduratsua da, eta heziketa prozesu iraunkorrean dago. Ingeniariek, ekonomialariek eta enpresa-kudeaketan adituek osatzen dute eta estatu osoan eskaintzen dute zerbitzua gure Bilboko, Madrilgo eta Bartzelonako zentroetatik.


Zer eskaintzen dugu...

• Bezeroekiko eta haien beharrekiko konpromisoa
• Gure esperientzia, baina baita gure berrikuntza gaitasuna ere
• Gure produktuen kalitatea eta kantitatea
• Gure soluzioen ikuspuntu globala
• Gure bezeroen asetasuna geure asetasuna ere bada


© 2011. Vydektra S.L.