Teknologia berrietako
eta IT arloko soluzioak

WELCOME | BIENVENIDO | BENVINGUTS | ONGI ETORRI                                                                                

partnerrak

Gure baloreetako bat Teknologia Berrietako ekoizle liderrekin aliantza estrategikoak sortzea da. Prestigiodun enpresekin epe luzeko harremanak izateak laguntzen digu elkarren arteko ezagutza handitzen. Honi esker eskaintzen diren soluzioek balio gehigarri bat dute, gure bezeroek espero dutena gugan konfiantza jartzen dutenean.

“Partner” hitzaren esanahi literalak argi azaltzen du VYDEKTRArentzat zer den ekoizle batekin aliantza bat izatea: “kide bat, beste batzuekin lan egiten duena helburu komunak lortzearren”. Eta helburu hori gure bezeroaren asetasuna lortzea da.

PANDUIT mundu-mailako nazioarteko ekoizle estatubatuarra da eta punta-puntako soluzioak eskaintzen ditu erakundeen azpiegitura fisikoaren produktibitatea hobetzen laguntzeko. Horretarako sinplifikazioan, bizkortasunean eta eraginkortasunean oinarritzen da.



DATWYLER kable eta kable-sare garatzaile, ekoizle eta hornitzaile alemana da, oso aditua. Teknologia maila altuko kableak hornitzen ditu ITen nazioarteko merkatuentzat eta kobre eta zuntz-optikoko teknologientzat.



“Data Center”-entzako APC By Schneider Electricen arkitektura berritzaileak modularki elkartzen ditu elektrizitate, hozte eta inguru-kudeaketako hornikuntza sistemak. Haren diseinua hobetu dute edozein tamainatako IT Geletan rackak muntatzeko, berdin dio kable-sareko armairuak izan edota datu-zentro handiak izan.


LUTRON® argiketa-kontrolerako mundu-mailako liderra da. Bere produktuak diseinatu eta ekoizten ditu, eta zerbitzu-maila gorena eskaintzen du bere instalazioetan, 10.000 produktu baino gehiagoko eskaintzarekin edozein argi motako intentsitatea doitu baitezake. Horri esker ia edozein proiektu ase dezake, izan gobernu-mailakoa, hotelekoa, etxebizitzakoa edo komertziala.






© 2011. Vydektra S.L.